Manuel Lekuona Saria

2003. Jesus Atxa Agirre

2003. Jesus Atxa Agirre

Jesus Atxa Agirre euskaltzalearen bizitza eta lanak ageri dira liburu honetan. Jesus Atxa aretxabaltarrak arlo askotan isuri du bere gogoa, bere indarra, euskararekiko maitasunak bultzaturik: Durangoko azokaren hastapenak, aldizkari, liburu eta filmak, haurrentzako ipuinak, ikastolen sorrera Bizkaian eta Gipuzkoan, ikastolen aldeko ahalegina Nafarroan, Iruñeko San Fermin ikastolan zuzendari, ikastolen historiaren biltzaile... Lan handia, zalantzarik gabe, oraindik bere osoan neurtu ez dena. Konparazio batera, gaur egungo euskal irakaskuntza hein batean zor zaio gizon honek luzaz herriz herri ehundutako sareari. Horrekin batera, Atxa jaunaren bizitza ere ageri da liburuan: haurtzaroa, Errepublika, 36ko gerraren etorrera, Amerikan emandako urteak, itzulera, Frankismoa, Franco hil ondoko garaia... Azken buruan, Euskal Herriak XX. mendean egindako bidea irakurtzeko aukera ematen digu. Jesus Atxaren betgietan laburbildurik.

Manuel Lekuona Saria