Manuel Lekuona Saria

Oinarriak

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Edonork aurkeztu ditzake hautagaiak: nahiz pertsona fisikoa nahiz juridikoa, eskatzen diren irizpideak betetzen baditu.

IRIZPIDEAK

Hauek izango dira irabazlea aukeratzeko jarraituko diren balioespen-irizpideak:

  • Balio Unibertsala
  • Bizitzako ibilbidea
  • Konpromiso eta ekarpen adierazgarriak Euskal Kulturari
  • Obraren dibulgazioa
  • Eremu akademikotik at buruturiko jarduera

Epaimahaiak saria banatu gabe utz dezake.

HAUTAKETA-PROZESUA

Saria, bi modutara emandako botoaen bitartez erabakitzen da:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da.

2. Epaimahai Instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

LURRALDE-OREKA

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren palmaresak Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatuko dituela bermatuko du.

GENERO-OREKA

Eusko Ikaskuntzak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa duela kontuan izanik, horrela jasotzen da Estatutuen hitzaurrean, eta gertatu izan den desberdintza konpontzeko xedez, emakumezko hautagaien aurkezpena sustatuko du.

SARIA ZERTAN DATZA

Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena.

Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean.

DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

Hautagaitzak posta elektronikoaren bitartez Eusko Ikaskuntzako bulegotara igorri beharko dira.

EPEAK

2018. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko abuztuaren 27an amaitzen da.

Partaidetza birtualaren bozketa 2018ko irailaren 3tik irailaren 15era  izango da. Erabakia 2018ko irailaren bigarren hamabostaldian zehar jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Eusko Ikaskuntza
Miramar Jauregia. Miraconcha, 48
20007 Donostia
Tel.: 943-310855
E-posta: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus 
Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus

Manuel Lekuona Saria