Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Ohorezko Saria
Oinarriak
Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzea da Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren xedea.
HAUTAGAITZAK
Elkarte edo talde arduradunak izanik, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren alde lan egin duten pertsonak.
EPAIMAHAIKOA
Ondokoek osatuko dute: Eusko Ikaskuntza Iparraldeko bi kidek, Baiona Hiriko Udaleko bi ordezkarik, Eusko Ikaskuntza Iparraldeko Lehendakariak, Baionako Alkateak.
Ohorezko Sarirako hautagaitza beren kabuz aurkeztu ez duten pertsonak proposa ditzake epaimahaiko edozein kidek.
Epaimahaikideek boto sekretuaren bidez egingo dute botazioa. Sariak eman gabe gera daitezke epaimahaiak hala erabakiz gero.
HAUTAGAIEN AURKEZPENA
Aurkezpen gutunari hautagaiaren Curriculum Vitae erantsiko zaio hartarako dagoen inprimaki normalizatua betez.
SARITUAREN BETEBEHARRA
Sarituak hitzematen du Eusko Ikaskuntzara bidaliko duela, saria emateko ekitaldiaren aurretik, 25-30 orriko luzera izango duen artikulu bat, bere ekarpen zientifiko nagusiak azalduz.
Sariok ezin zaizkio inola ere Baionako Udaleko ezein kideri ez Eusko Ikaskuntzako batzordeko ezein kideri egokitu.
ERAKUNDE DEI EGILEAREN DATUAK
Eusko Ikaskuntza - Société d’Etudes Basques
51 quai Jauréguiberry - 64100 Bayonne
Tel. 05 59 59 82 90
Fax 05 59 46 18 44
E-mail: baiona@eusko-ikaskuntza.eus