Mazarredo almirantea garaiko itsasgizon ospetsuenetako bat izan zen. Nelson garaitu zuen Cadiz hartzeko ahaleginean eta urtebete baino gehiago eman zuen Parisen Napoleonekin frankoespainiar ontzidiaren egitekoez negoziatzen. Godoyk kargugabetu zuen, eta horregatik ez zuen Trafalgarreko guduan parte hartu. Jose Bonaparteren gobernuan Itsas Armadako ministroa izatea onartu zuen. Erbestean hil zen.