Berrikuntzako sistema erregionalak eta klusterrak. Literaturaren eta Euskal Autonomi Erkidegoaren erronkak

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) lehiakortasuna ez dator bat bere teknologi adierazleen maila apalarekin. Lehiakortasuna eta berrikuntzaren arteko harremana ulertzeko, industria, teknologia eta erregio-garapeneko literaturan eta politiketan egondako aldaketei so egitea komeni da, berrikuntzako sistema erregionalen eta klusterren literaturaren eta politiken sorrerara eraman dutenak. Bi horietan EAEk zer nolako ezaugarri dituen eta, etorkizunari begira, zer hiru erronka nagusiri aurre egin beharko dion agert zea du helburu artikulu honek.