Lurralde Oreka: Herri txikien akademia

Landa guneen populazio galera, biztanleriaren zahartze eta errelebo falta, eta masa kritiko hori galtzeak eragiten dituen bestelako faktoreak ditu aztegai proiektu honek, hala nola, enplegua, azpiegiturak, etxebizitza, zerbitzuak, eta ingurune naturala. Egitasmo honetan, Eusko Ikaskuntzak, lurraldez lurralde, bertako agenteekin elkarlanean, dauden problematika nagusiak aztertu, soluzio posibleak planteatu eta politika publikoetan eragitea du helburu.

Eremu tematikoak
Sozio-ekonomia
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2022-09-01-2024-12-31

 

Sarrera

Euskal Herriko herri txikien garrantzia eta etorkizuna aldarrikatzeko pentsatu eta prestatu da proiektu hau. Herri horietako biztanleek beren etorkizunean sinesten dute, eta beren etorkizunaren protagonista izan nahi dute, tokian tokiko beharrei irtenbideak bilatuz. Herri biziak eta bizigarriak sustatu nahi dira, lan-aukerekin eta naturarekiko errespetuarekin, herri idiliko edo lo-leku soil izan gabe. Landa-udalerriak kulturaren, nortasunaren eta hizkuntzaren iturri eta zaintzaile dira. Topikoekin eta hiriarekiko menpekotasunarekin amaitu nahi da, elkarrekin lan eginez eta hiri eta landa-kultura orekatuz. Gizarte globalizatura etengabe egokitu behar da, eremu guztietan ikerketa eta berrikuntza sustatuz. Herri txikiak bizirik, esna eta elkarrekin lanean daude beren etorkizuna eraikitzeko.

Helburuak

1. Euskal Herriko herri txikientzat erreferentziako gune bat sortzea

  • Euskal Herriko landa-garapenean eta komunitate txikien indartzean lan egiten duten funtsezko eragileak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea, gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeak, lider komunitarioak, enpresaburuak eta akademikoak barne.
  • Eragile giltzarriak bilduko dituzten eta ezagutzak eta esperientziak trukatzea sustatuko duten aldizkako ekitaldiak eta jarduerak antolatzea.
  • Euskal Herritik haratago gaian diharduten agente gakoak ezagutu eta eurekin harremantzea.

2. Herri txikiei eta landa-inguruneari buruzko informazio eguneratua izatea

  • Euskal Herriko landa-garapenari eta komunitate txikien indartzeari buruzko datuak eta estatistikak biltzea eta aztertzea, aukeratutako lau arlotan esnaguratsuak izan daitezkeen adierazleekin.
  • Maiztasun jakin batekin publikatuko den behategia osatzea, Euskal Herriko landa garapenari eta komunitate txikien indartzeari buruzko informazio eguneratua eta garrantzitsua bilatzeko eta eskuratzeko aukera emango duena.
  • Euskal Herriko herri txikiek eta landa-inguruneak aurrez aurre dituzten erronkei eta aukerei buruzko azterketa zehatza eskaintzen duten aldizkako txostenak eta azterlanak garatzea eta argitaratzea.

3. Gaikako ikerketa eta esperimentazioa burutzea

  • Unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin eta beste erakunde akademiko batzuekin itunak egitea, Euskal Herriko landa-garapenari eta komunitate txikien indartzeari buruzko ikerketa sustatzeko.
  • Euskal Herriko herri txikietan ikerketa kolaboratiboak eta aplikatuak egitea, aurrez aurre dituzten behar eta erronka espezifikoak hobeto ulertzeko, eta erronka horiei aurre egiteko irtenbide berritzaile eta eraginkorrak identifikatzeko.
  • Tailerrak eta mintegiak antolatzea, ikerketen emaitzak zabaltzeko eta Euskal Herriko landa-garapenean eta komunitate txikien indartzean lan egiten duten funtsezko eragileen artean ezagutzak eta esperientziak truka daitezen sustatzeko.
  • Landa-garapenean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea eta Euskal Herriko komunitate txikiak indartzea, udal mailako esperimentazio proiektuak bultzatuz eta sektore pribatuko enpresa eta erakundeekin lankidetzan arituz.

martxan dauden ekimenak

  • Errotzea herri txikietan (2023)

Errotzearen kontzeptua ari da lantzen Eusko Ikaskuntza, herri txikien diseinu eta garapen iraunkorrerako funtsezko elementua dena. Helburu nagusia pertsonek, familiek eta jarduera ekonomikoek kokatuta dauden herriekin dutenerrotzea zer nolakoa den ezagutzea da. Ikerketa hori egiteko, bi ikerketa osagarri egingo dira: bata kualitatiboa eta bestea kuantitatiboa, biak datorren udazkenerako programatuak. Gainera, proiektu honek Arabako Foru Aldundiaren laguntza du, eta horri esker, Arabako landa-populazioen errealitate demografikoaren azterketa zehatza ere egin ahal izango da.
 

  • Herri txikietako tokiko merkataritza sustatzeko azterketa (2023-2024)

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzarekin lankidetzan, Akademia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri txikietako merkataritza-ehunaren analisian murgilduta dago. Ikerketa honen lehen fasea abian da, merkataritzak herri horietan gaur egun duen egoera ezagutzeko eta negozio horien arduradunentzako hobekuntza-arlo potentzialak detektatzeko helburu nagusiarekin. Azterketaren bigarren etapa merkatarien eta herri txikietako kontsumitzaileen beharrak eta eskariak ezagutzen zentratuko da. Bi azterlanetan bildutako informazioari esker, 2.000 biztanletik beherako herrietan merkataritzaren biziraupena bultzatzeko estrategia zehatzak diseinatu ahal izango dira.

aurreko ekimenak

  • Herri Txikien Akademiaren Arabako pilotua: Topaketak (2022)

Herri Txikien Akademia hausnarketarako, ezagutzaren zabalkunderako eta interes komunak dituzten herrien arteko elkarlana bideratzeko gunea da.

Eusko Ikaskuntzak 2022an abiaraziko du proiektu hau, eta Arabako lurraldean burutuko du lehen edizio pilotua.

Edizio pilotu honen baitan jorratuko diren gaietan parte hartze anitza sustatuko da. Batetik, herritarrak eta landa eremuko ekintzaileak protagonista izatea nahi dugu; bestetik, landuko diren gaietan lanean diharduten erakundeak parte hartzea nahi dugu; eta bukatzeko, erabaki ahalmena duten administrazio eta botere publikoetako ordezkariak parte hartzea sustatuko dugu.

Topaketen informazio osoa
 

  • Ekimen sozio ekonomikoak landa eremuan Katalogoa eta Topaketak Añana eta Maeztun (2021)

Arabako landa eremuaren eta herri txikien biziberritzeari begira interesgarriak diren egitasmo sozio-ekonomikoak bildu dira Katalogo batean. Esperientzia inspiratzaileak eta eredugarriak dira, landa eremuan berrikuntza bultzatzen dutelako, eta baita ere, esperientzia biziak direlako, haien zailtasun eta beharrekin, eta haien lorpenekin.

Jaso diren ekimenak anitzak dira, eta sektore ekonomiko ezberdinetakoak dira, hain zuzen landa eremuak dituen gabezien eta aukeren erakusle.

Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan Topaketak

Bi topaketa burutu ziren Katalogoan jasotako proiektuen sustatzaileak ezagutzeko eta konektatzeko. Topaketa hauetan egitasmoak aurrera eramateak dakartzan aukerei eta zailtasunei buruzko hausnartu da, baita ikaskuntza eta truke dinamika bat burutu da.

Topaketen informazio osoa
 

  • Arabako landa eremuaren kontakizuna eta estilo liburua (2020-2021)

Egitasmo honek landa eremuaren inguruko praktika diskurtsiboak eta errelatoak biltzea eta komunitate txikietan bizitzearen aldeko diskurtsoak identifikatzea izan du helburu. “Arabako herrietan bizitzearen aldeko ahotsak” txostenean batetik, kontzeptualizazio bat landu da eta Europako joerak aztertu dira, eta bestetik Arabako ahots esanguratsuak bildu dira (inkesta zein elkarrizketen bidez). Bigarren txostenak, landa-inguruneko bizitzari buruzko komunikazio positibo eta eraginkorrerako oinarriak ezarri ditu, eta "estilo-liburu" batean jaso dira.

Informazio gehiago

2021ko azaroaren 28an ikerlana gizarteratzeko Landatarasun berri XXI. Mendean. Praktikak eta errelatoak” jardunaldia burutu zen.
 

  • "XXI. mendeko Gipuzkoako eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera” proiektua (2021-2022)

Tolomendi Landa Garapen Elkarteak, Eusko Ikaskuntzak eta Mondragon Unibertsitateak garatzen ari diren proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren barruan.

Ekimen honen helburua Tolosaldean auzolanaren esanahia eta egiteko erak eguneratu eta sendotzea da, eta horren inguruan parte hartze dinamika bat bideratzea eskualdeko eragileekin. Proiektuak lau fase ditu, 2021ko udan hasi zen eta urte beteko iraupena du. Lau fasetan egituratuta dago:

  1. Kontzeptualizazioa: auzolanaren kontzeptua euskal tradizioan eta egungo errealitatean definituko da, baita elkarlaneko gobernantzarekin dituen loturak ere.
  2. Diseinua: bigarren fasean, auzo-kulturaren eta lankidetzaren zerbitzurako ekimen bat taxutuko da.
  3. Esperimentazioa: esperientzia praktiko baten bidez, herritarren eta gizarte zibilaren gaitasun estrategikoak sustatzeko ekimenaren eraginkortasuna frogatuko da.
  4. Ebaluazioa: azkenik, emaitzak ebaluatuko dira, Gipuzkoako jarduera komunitarioaren alde hedatzeko.

Informazio gehiago
 

  • Nolako ekonomia herri txikietan? (2020)

Eusko Ikaskuntza eta Asturiasko Printzerriko Gobernuaren erronka demografikoko ordezkariaren arteko lankidetzarako oinarrien dokumentua.
 

  • Eusko Ikaskuntza Nafarroako Parlamentuan (2020)

Pasa den otsailaren 28 eta 29an Eusko Ikaskuntzak Despopulazioaren inguruko jardunaldietan hitzaldi bat eman zuen.

Ikusi albistea
 

  • Herri txiki adimentsuak Gipuzkoan (2019)

Egitasmo honen helburua herri txikien ekonomia suspertzeko aukera berriak identifikatzea izan da. Ondorengo ekintzak burutu dira:

  • Esperientzia eta praktika onen bilduma bat osatu da. Aurre identifikatu ditugun aukera posibleen gainean, kasu arrakastatsuak identifikatu ditugu eta gida batean bildu. Gida honetan, Gipuzkoako udalerrien argazki sozio-demografikoa egin da.
  • Bi jardunaldi burutu ditugu, agente gakoen parte hartzearekin eta esperientzia praktikoen aurkezpenekin. Identifikatutako aukeren zabalkundea eta agente gakoen arteko saretze eta partekatzea izan dute helburu jardunaldiak

 

dokumentuak

Herri Txikien Akademia  

Herri Txikien Akademia

Herri Txikiak indartzeko elkarlan, aholkularitza eta saretze proiektua

 
Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan - Katalogoa  

Ekimen sozio-ekonomikoak landa eremuan - Katalogoa

 
Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak  

Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak

Arabako Lurralde Historikoa

 
Lurralde-orekarako Estilo-liburua  

Lurralde-orekarako Estilo-liburua

Arabako Lurralde Historikoko herrien eta aniztasunaren komunikazio-tratamendurako gida

 
Resultados de la encuesta sobre pueblo y medio rural  

Resultados de la encuesta sobre pueblo y medio rural

Territorio Histórico de Araba

 
Análisis de discursos sobre pueblos y medio rural  

Análisis de discursos sobre pueblos y medio rural

Territorio Histórico de Araba

 
Gipuzkoako udalerri txikiak: Diagnostikoa eta esperientzien katalogoa  

Gipuzkoako udalerri txikiak: Diagnostikoa eta esperientzien katalogoa

 
 

PROIeKTU KUDEATZAILEA:

Joseba BERGARETXE ZIPITRIA

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: