Agenda

Pierre Loti: Euskal Herriari buruzko begirada

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Pierre Loti: Euskal Herriari buruzko begirada

Ordutegia eta data:
2023/03/14 18:30
Tokia:
Hendaia. Halles de Gaztelu

Hitzaldia: Aitzpea Leizaola. Antropologian doktorea, EHU-UPV

Pierre Loti, Julien Viaud benetako izenez, idazle erromantiko frantses ezagunak, lotura estua izan zuen Euskal Herriarekin, bai arlo profesionalari zein arlo pertsonalari dagokionez, bere lan literario oparoan ikus daitekeenez. Euskal Herriaren zer nolako irudia eraikitzen du Lotik, eta zer eragin dute bere lanek Euskal Herriaren gaineko Frantziako iruditeria popular eta eruditoan? Bere idatzi eta nobelatan Euskal Herriaz plazaratzen duen irudiaren irakurketa etnografikoa egitea izango da hitzaldiaren ardatza.