Agenda

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sariaren emate ekitaldia: Fermin Leizaola

Sariak

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sariaren emate ekitaldia: Fermin Leizaola

Ordutegia eta data:
2018/03/22 18:00
Tokia:
Miramar Jauregia. Donostia

2017ko Manuel Lekuona Saria Fermin Leizaola etnografiari emateko ekitaldia izango da martxoaren 22an, ostegunez, 18.00etan, Donostiako Miramar Jauregian.

Sarituaz gain, ekitaldian parte hartuko dutenak Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsoro, Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkari Paco Etxeberria eta Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria bilduman argitaratutako bio-bibliografiaren egile den Aitzpea Leizaola izango dira. Argitalpena ekitaldira bertaratzen direnen artean banatuko da.

2017ko Lekuona Saria Fermin Leizaolari ematea erabaki zuen erakundeek osatutako Epaimahaiak “euskal etnografiaren alorrean egindako lan bikain eta emankorragatik”, baina baita kultur antropologia, kultura material, artzain bizitza eta Euskal Herriko transhumantzia, arkitektura tradizionala, ondarea eta museoekin harremana duten lanengatik. Gainera, bere ibilbide luzean egindako ondarearen dibulgazio eta sozializazioa ere goratu nahi da.

Egitaraua

  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren ongietorria
  • Francisco Etxeberria, Aranzadiko Zientzia Elkarteko ordezkariaren hitzak
  • “Laudatio” Aitzpea Leizaola
  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
  • Sarituari Remigio Mendibururen eskultura ematea
  • Fermin Leizaola, saritua
  • Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren hitzak