Agenda

Euskara, ikastetxetik plazara!

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Euskara, ikastetxetik plazara!

Ordutegia eta data:
2018/09/21 9:00-13:00
Tokia:
Elkarteen Etxea. Biarritz

Ipar Euskal Herrian, azken 13 urteetan, sail elebidunetako kopuruak %82z hazi dira. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 13.500 ikasle baino gehiagok euskaraz ikasten dute sail desberdinetan. Gure lurraldean, hein handi batean adin piramidearen zolatik eta eskolaren bitartez jokatzen da euskararen berreskuratzea. 

Rol handi bat jokatzen badu ere, ezin zaio eskolari dena delegatu. Euskarak plazan, familian, aisialdian eta eguneroko bizian ere bizi behar du, haurraren jabetzea eta motibazioa azkartzeko. Hartarako, gurasoen inplikazioa eta aisialdi eskaintzaren egituraketa egokia beharrezkoak dira. 

Testuinguru horretan, nola sustatu euskararen eskolaz kanpoko erabilera? Zer egin dezakete hobeki gurasoek? Nola ezagutarazi euskarazko aktibitate eskaintza? 

Gogoeta eta trukaketaz haratago, egitasmo konkretuak marrazteko saioak izanen dira. Irailean hasiko da Mintzalasaien karietara eta azaroan segituko Baxe Nafarroko euskararen urtaroaren karietara. Bien artean, Eusko Ikaskuntzak solasaldiak bilduko ditu idazki batean.

Nori zuzendua

  • Euskara teknikariak
  • Euskalgintzako langileak
  • Guraso elkarteak
  • Euskaltzaleak
  • Aisialdi eta irakaskuntzako profesionalak

Helburuak

  • Egiten dena ezagutu
  • Diskurtso egoki baterako oinarriak pausatu
  • Etorkizuneko dispositiboetarako oinarriak pausatu

Edukia

Gurasoen motibazioak, bakoitzaren rola, eraikitzeko diskurtsoak, existitzen diren tresnak, lurraldearen beharrak, marraztu beharreko estrategiak…

Egitaraua

9:00  Harrera kafea. Ongi etorria

9:30  Sarrera hitzaldia: Eskolatze kopuruen bilakaera

 Eguzki URTEAGA. Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

10:00 Mintzaldia: Ikastoletako guraso erdaldunen motibazioak Lapurdiko kostaldean

 Urko IKARDO. Bortzirietako euskara teknikaria

10:30 Mintzaldia: Haur euskaldunen gurasoen ardura: ekarpen bat Nafarroatik

 Paula KASARES. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

11:00  Atsedenaldia

11:30  Mahai ingurua: Zer egiten dugu, guk, euskara ikastetxetik aterarazteko?

 Parte hartzaileen arteko trukaketak

 Moderatzailea: Hélène CHARRITON. ERABIL kolektiboa

12:00 Talde lana: Zer behar du gure lurraldeak, euskararen eskolaz kanpoko erabilera azkartzeko? Datorren saioan, zer landu eta nola? 

 Moderatzailea: Hélène CHARRITON. ERABIL kolektiboa

12:30 BATERATZEA: Talde lanen emaitza. Konklusioa.

 Iban LARRANDABURU. Eusko Ikaskuntza

13:00 Luntxa

Antolatzaileak

Mintzalasai
Baxe Nafarroako euskararen urtaroa
Eusko Ikaskuntza

Informazio gehiago

www.mintzalasai.eus