Baionako Bonnat museoko barruko patio nagusia (Lapurdi).
Bi solairuz osatuta dagoen barruko patio nagusiaren irudia. Beheko pisua, erdi-puntuko hiru arku segida batez osatuta dago. Enjutetan, dekorazio landa-motiboak ikus daitezke. Goiko pisuan, hiru hutsune ikusten dira, burdin forjatuko erdi-puntuko arkuez okupatuta daudenak. Guztiak, material berdineko bi zutabeetan bermatuta daude. Bai baranda eta bai arkuaren gainean dagoen lekua, burdin forjatuzkoak dira ere eta dekorazio-elementu asko dituzte. Bi pisuetako arkuak pixkat aurreratuak daude, pasillo bat sortuz. Bertatik, bisitariak ibili daitezke. Pasillo honen hormetan, museoko obra batzuk ikus daitezke. Beheko pisuan, ezkerretik eskuinera, koadro hauek ikus daitezke: Francisco de Goya y Lucientesen "Autorretrato" (1800 inguruan) obra, Francisco de Goya y Lucientesen "Retrato de Don Francisco de Borja Tellez Giron, décimo duque de Osuna" (1816 inguruan) obra, Esteban Murillo Bartolomeren "San Salvador de Horta y el Inquisidor de Aragón" (1645 inguruan) obra, Didier Lapèneren "Vue de Bayonne" (XX mendekoa) obra. Goiko pisuan koadroak ugariagoak dira. Ezkerrean, tamaina handiko koadro bat nabarmentzen da. Pierre Puvis de Chavannesen "Doux pays" (1882) izeneko obra da. Eskuinean, tamaina ezberdineko koadroez beteta dagoen beste horma bat ikusten da.TAGAK: Baiona, Bayona, Baionne, Lapurdi, Iparralde, Bonnat, museoa, musée, artea, koadroa, margoa, eskultura, eskola, espainiarra, frantsesa, ingelesa, eraikuntza, arkitektura, Planckaert, Petit-Bayonne, patio, barnealdea, arkua, erdi-puntua, burdin forjatua, enjuta, dekorazioa, erakusketa, Francisco de Goya y Lucientes, Esteban Murillo Bartolome, Didier Lapène, Pierre Puvis de Chavannes, Francisco de Borja Tellez Giron, duque, Osuna, San Salvador de Horta, olioa, mihisea, markoa, urre-kolorekoa, XX, hogei, mendea, XIX, hemeretzi
Fondoa Javier Juanes
Gaia Pintura
Egilea Juanes de la Peña, Javier
Lekuen izenak BAIONA
Data 1999
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 42267.jpg