Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIBA RIOXA
Testu normalizatua
BIBA ERRIOXA
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Biba Rioxa, biba Naparra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu...

2.Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.
Glu, glu, glu...

3.Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik eragin bapo!
Aupa, mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu...

4.Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu...

5.Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen
Glu, glu, glu..."