Euskal kantutegia

Berezko izenburua
POTAGIARENA
Testu normalizatua
LAPIKOARENA
Kantutegia
Colección de Aires Vascongados
Argitalpenaren urtea
1981
Argitaletxea
SENDOA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
SANTESTEBAN, JOSE ANTONIO

BEREZKO TESTUA

Egunaren icena
Ez daquit nola zan,
Baña señalagarri
Partidu bat bazan
Pelotan jocatzeco
Oyanzurgo plazan:
Nai det nere orduco
Guertaera esan,
Urrengoan beste bat
Escarmenta dezan.

Partidua jocatzez
Bucatu zanean
Ostatura joan nintzan
Zucen zucenean;
Mayera jana ecartzen
Asi ciranean,
Apaiz bat servitzen zan
Aurren aurrenean,
Sartu zan maquiñabat
Aren barrenean.

Nere dicha guciac
Badute agia,
Nozqui naiz Jaungoicoac
Astutzat lagia;
Goseac eguin nuen
Ango viagia
Culpa zuenarentzat
Dacat coragia,
Apaiz batec jan zuen
Nere potagia.

Zinzur ona zuela
Claro señaleac
Eman cituen apaiz
Barbantzu zaleac:
Docenaca tragatzen
Cituen aleac
Mascatu ere gabe
Tripazai jaleac
Alaco aisa nola
Anchoa baleac.

Pasatutzen cituen
Igar ta ezaac
Ez ciran aren diña
Zetocen claseac;
Agertu orduco ceuzcan
Tripara paseac,
Cortesia gabeco
Chapela luceac;
Arrec naicoa jan ta
Ni berriz goseac.

Gueroztic ostatuan
Sartu orduraco
Galdea eguin gabe
Ez det nic faltaco
Egun artan apaizic
Ea dan araco;
Ez apaiz jaun guciac
Igualac diralaco,
Baicic batec beldurra
Sartu ciralaco."