Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ELORRI ZURIAREN AZPIAN
Testu normalizatua
ELORRI ZURIAREN AZPIAN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Elorri zuriaren azpian
anderea lokarturik,
Arrosa bezain eder
elurra bezain xuririk,
Hirur kapitainek hor zeraukaten
gortez engainaturik.

2.Parisen ostalertsa batek
ederki salutatu,
Ederki salutatu
berriak ere galdatu:
-""Bortxaz ala amodioz jina ziren
anderea, errazu.""

3.-""Ez naiz, ez, amodioz jina,
ongi bortxaz jina nuzu,
Hirur kapitainek
bortian eneganaturik,
Pariserat ekarri ninduen
aitak eta amak jakin gaberik.""

4.Kapitainak hitz hori entzunik,
jin ziren andereagana:
-""Anderea, afal zite
eztirik eta trankilik,
Hirur kapitain badituzkezu
gaur zure zerbitzari.""

5.Anderea hitz hori entzunik
hilotza zen erori.
Kapitainak ere partitu
beren zaldiak harturik.
Nigar egiten zutelarik
andereari dolu emanik.

6.Handik hirugarren egunera
hilak aitari oihu:
-""Aita, entzun nezazu
ni orain hemen nuzu.
Birjinitatea beiratu nahiz
hilarren egona nuzu."