Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- AIDEAN DOAN EGAZTI BATI
- Testu normalizatua
- AIREAN DOAN HEGAZTI BATI
- Kantutegia
- Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1989
- Argitaletxea
- ESPASA-CALPE
- Argitalpen tokia
- BILBAO
- Jasotako tokia
- HONDARRIBIA
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
1.Aidean doan egazti batibegira egondu naiz egun:
ongi begira ni egonarren,
etzuen ezer ezagun;
gabiraiak oilaskoak yanta
auzoak paga dezagun.
2.Gabiraiak bezala badira
azeri-basakatuak,
ikusi dituztenak badira
biak lepotik lotuak;
kukurruku bat etzuen yotzen
oilar madarikatuak.
3.Kontzientziaz egin bear da
deklarazioa zuzen.
Ori orrelaxe baldin bada
beste (y) aldera goazen,
gabirai ori yateko ere
antzarra (y) adinbat bazen."