Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZAHAR EZKONT-GAIERI
Testu normalizatua
ZAHAR EZKONGAIEI
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Errepika
Zahar ezkont-gaieri
Begiratzen dut ongi:
Hainitzen manerak zaizkit nigarringarri.

1.Bertsu berri batzuek behar tut ezarri
Gizon donado eta mutchurdin endreri,
Berrogoi urthetaikan goiti direneri,
Hautaketan dembora goan zaioteneri.

2.Mutchurdineri penak zaizkote doblatzen,
Beren lagunetarik dutenean aitzen:
Senhar edo haurrekin direla jostatzen,
Amodioz onheski elgar besarkatzen.

3.Bethi penatua da langile pobria,
Partikularzki zahar jaberik gabia;
Bihotza trichterikan dago donadua,
Bihotza trichterik'ta... ageri larrua!"