Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ICHKERRAREN ZAMARIA
- Testu normalizatua
- IXKERRAREN ZALDIA
- Kantutegia
- Chants Populaires du Pays Basque
- Argitalpenaren urtea
- 1870
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- BAYONNE
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
(Ziberutarrez)Ichkerraren zamaria
Bilho urdintzen hasia;
Zankho-besuak gogor eta bizkarrian zauria,
Bai eta istant güziez lürrilat erorlia.
Ichkerra sal'zak zaldia,
Balin badük eroslia;
Horrekin oihanilat juaitia, oi! eztük ez zühürtzia;
Belek eta arranuek horrenganat die lehia.
Ichkerraren zaldi hori
Establian charmagarri;
Nik ja nahiago nikek ardüra huñez ebili:
Zaldariz aserik ere batere eztaiteke igi.
Ichkerrak zaldia pherestatü,
Eni hartzia dolütü;
Belek eta arranuek bidian naie atakatü:
Jinkuak daki nula nizan jaon hetarik libratü.
Etziok cheha arthorik
Ahuan ezpeitü armarik;
Harentako ezta jiten Españatik olhorik;
Ichkerrak hartüz geroztik eztaki asiaren berririk.
Ichkerra, enaintek mintza,
Zamaria balü bichta;
Nurat nahi juanik ere eror eta ützülarrika
Aitzin gibelez ez kuka, sal'zak fite edo trüka.
-Eztiat, ez, nahi saldü,
Ez eta ere trükatü;
Ene zamariak behar dik üda bortian phasatü
Hantik jin datekinian nahi hait untsas trüfatü.
-Ichekerra, ago ichilik,
Eztük eginen trüfarik:
Hire zaldiak eztik janen üdan bortian belharrik;
Arte huntan eginen diek arranuek ase ederrik.
Kauter batek Ichkerrari
Eihera bortan berari:
Zamariaren so'egin zerola, hartü zinian, hobeki.
Ichkerra, othoi, pharkatü,
Etzaizü behar gaitzitu;
Alhabaizüna dela kaûsa koblatto hoik ükhen tüzü;
Etchenko berriak kampuan oro salhatzen dereitzü."