Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ÜRZO LÜMA GRIS GACHUA
- Testu normalizatua
- USO LUMA GRIS GAIXOA
- Kantutegia
- Chants Populaires du Pays Basque
- Argitalpenaren urtea
- 1870
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- BAYONNE
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
Ürzo lüma gris gachua,Ore bidajin bahua;
Baratzen bazaik musde Sarri,
joan apetitü hun hura,
Begiz ikhusten balin bahai Phetiriñalat bahua.
Ürzo gachuak ümilki
Diozü musde Sarriri:
Egündaino eztereiola ogenik egin jaon hari,
Ützi dezan igaraitera üsatü dian bideti.
-Auher dük, auher, ürzua,
Jüratü diat fedia!
Aurthen aurthen jin behar dük eneki Phitiriñala;
Han nik emanen dereiat arth' eta zahiz asia.
-Arthoz asia hun düzü
Libertatia bagünü;
Orhiko bago ezkürtto hurak guri hobeche zizkützü,
Anglesa Frantzian sartzen bada Españalat baguatzü.
-Ürzua, ago ichilik,
Frantzian eztük Anglesik;
Baiunara jiten badira Agaramuntek hilen tik;
Phetiriñalat eztük jinen zaragolla lüzetarik.
-Fida niz zure erraner,
Fidago ene hegaler;
Goraintzi erran behar derezü jiten badira Angleser,
Nik ere ber gisan erranen diet Español papo gorrier.
-Goraintzi erraile Angleser
Ni naika ezarten mezüler?
Orai diat orai ikhusten nitzaz hizala trüfatzen,
Ar' eta enaik beste urthe batez bortian freskeraziren.
-Jaona, zuaza etcherat,
Mauletik Phetiriñalat;
Chori eta bilhagarro gizen zumbaiten jatera,
Ürzo hegal azkartto hoiek ezkira zure bianda."