Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZÜ ZIRA, ZÜ
Testu normalizatua
ZU ZARA, ZU
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Zü zira, zü, ekhiaren paria,
Liliaren floria,
Eta mirail ezinago garbia!
Ikhusirik zure begithartia
Elizateke posible, maitia,
Düdan pazentzia,
Hambat zirade glorifikagarria!

Oi! krüdela, erierazi naizü,
ütsüerazi naizü,
Ülhümpian eradükiten naizü!
Argitüren dela erraiten deitadazü;
Dembora da aitzina juaiten,
Sekül'ez argitzen,
Üdüritzen zait naizüla abundenatzen.

Sarthüz geroz behin bihotzian barna,
Zerk dereizü phena,
Charmagarri ezinago zirena?
Zük diozü nik düdala ogena:
Detzagün beraz kausak kontsidera
Nik badüt ogena,
Eginen düzü nitzaz plazer düzüna.

Oi! Maitia, trüfatzen zira naski
Üdüritzen zait klarki
Amodiorik eztüzüla eneki.
-Amodio ükheitia ezta aski;
Behar tüzü bestiak oro ützi
Bai eni jarraiki,
Amodio perfeit bat nik diket zureki."