Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GAZTETASUNAK
Testu normalizatua
GAZTETASUNAK
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Gaztetasunak bainerabila airean ainhara bezala,
Gauak phasatzen ditut ardura egunak balire bezala,
Oi!
Ardura nabila maitia gana!

-Maite nauzula zuk erraiteaz ni eznaiz alegeratzen;
Baizikan ere nere bihotza arras duzu tristetzen,
Oi!
Zeren ez nauzun kitatzen!

-Amodiorik badudala ez zerauzuia bada iduri?
Itsasoa phasa niro zure gatik igeri,
Oi!
Zeren zaren hain charmagarri!

-Charmagarria banaiz ere ez nainteke izan zure:
Nitaz agrada direnik bertzerik munduan baitire,
Oi!
Ni ganik urrun zaite."