Zer da gizakia izatea gaur egun?

Urteko Galdera

2016/11/22

Zer da gizakia izatea gaur egun?

"Zer da gizakia izatea gaur egun?" izango da 2017an landuko den Urteko Galdera, jasotako 40 proposamen baino gehiagoren artean horrela erabaki baitzuten irakurleek.

2017ko Urteko galderarako aukeraketa prozesura 40 proposamen baino gehiago aurkeztu ziren. Bozkatzeko epea azaroaren 21ean amaitu zen eta parte hartze maila azpimarragarria izan zuen prozesuak. 

Ondorengoak izan ziren gehien bozkatutako hiru galderak:

  • Zer da GIZAKIA IZATEA gaur egun? Bozka gehien jaso zuen galdera % 13,17rekin.
  • Nahi genukeen biharko euskal kultura: zer nolakoa? Zer nahi, zer ez, nola ekin? Babesen % 7,83 lortu zuen.
  • Ongi izatearen gizartea, Europan, Estatuan eta Euskal Herrian, orain ulertzen dugun moduan, jasangarria izan daiteke, epe ertain eta luzean?  % 5,69ak aukeratu zuen galdera hori.

Ondorioz, 2017an zehar Urteko galdera aldizkarian Zer da GIZAKIA IZATEA gaur egun? galderaren inguruko gogoeta eginen da. Abendutik aurrera, edozein ikuspegi eta diziplinatik galderari erantzuna emango dieten kolaborazioak jasotzeko irekita dago tribuna.

2015ean abian jarri zenetik, Eusko Ikaskuntzak, haren irakurle eta jarraitzaileen komunitatearen bitartez urteko galdera gakoa identifikatzen du eta, diszplina anitzeko profesionaletaz baliatuz, ikuspegi desberdinetatik erantzuna ematen dio.

Lehenengo edizioan, 2015ekoan, galdera Nola ari da aldatzen internet gure prozesu kognitiboak? izan zen eta egun, 2016an zehar, “Zein da behar dugun hezkuntza eredua, egun kultura humanistikoaren eta zientifikoaren artean dagoen desadostasuna gainditzeko?”galderari erantzuna ematen ari gara.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp