Zainak 40

Argitalpenak

2023/02/27

Zainak 40

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren azken zenbakia atera da argitara, antropologia-intereseko hausnarketa eta analisi berriak erakarriz.

Euskal Herriko azterketa soziokulturalean sakontzen jarraitzeko aukera ematen diguten gaiak eta kezkak 40. zenbakia egiten duen Zainak honetan. Horiei atxiki behar zaizkie geografikoki urrunago edo hurbilago dauden lurraldeetan egindakoak, konparazio-balio ederreko leihatila irekitzen dutenak, hain zuzen.

Zenbait ikerketa-artikulurekin topo egingo dugu, beraz. Lehena, Bilboko hiri-paisaiaren egungo konfigurazio fisiko eta sinbolikoan oinarritzen da (Iñigo Varona Sánchez). Jarraian, arrantzaleen mundua eta tunidoen arrantza erreferentzia legez hartzen dituen ikerketa dator, klima-aldaketaren arazotik abiatuta eta ipuin idatziaren bidez proiektatua (Iratxe Rubio Benito del Valle & Amelia Benito del Valle Eskauriaza). Bestalde, garrantzia nabaria bereganatzen du Mariren irudiak eta euskal mitologia tradizionalak gaur egungo testuinguru kulturalean duten esanahiari buruzko azterlanak (Xabier Rementeria-Uriarte). Genero-ikuspegitik, kuadrilletara eta gazteen soziabilitatera egungo urrerapena daukagu (Mireia Larrañaga Amores). Laia bezalako tresna-lanabesak Nafarroan duen dimentsio ludikoari buruzko ikerlanak jarraipena ematen dio, nekazaritza-mundu tradizionalean duen presentzia eta gure egunotako proiekzio ludikoa nahiz kirolekoa erlazionatuz edota uztartuz (Ricardo Gurbindo Gil). Ikerketa-artikuluen multzo horri amaiera emateko, Santa Maria del Berrocaleko (Ávila) ‘pañulari’ edo pañeroen ohiturazko lanbidearen artikulazioa eta bilakaera aztertu dira, gaur egunean praktikatzen den merkataritza modernoan txertatuz (María Estrella Sánchez Corchero).

Museoen eta etnomuseologiaren jakintza-arloak atal sorberria du eta Jon Ruigomez Matxinen ekarpenarekin zabaltzen ditu ateak. Honek, Bilboko Kontsulatuari eskainitako aretoan dagoen kultura materialeko elementu multzo esanguratsua azaltzen eta ilustratzen du, duela gutxi Itsasmuseum Bilbao museoaren erakusketa iraunkorrari gehitu zaiona. Bere aldetik, Elena Mendizabal Eguialdek grafikoki aberastu du aldizkariaren gainazal berria. Marrazkilari eta artista gisa, sorkuntzaren zentzura eta esparrura hurbiltzen gaitu, eliza ortodoxoa izenburupean, barroko katolikoaren forma geometrikoen eta erlijio-arkitektura ortodoxoaren aurrean esperimentatutakoaren arteko aurkakotasuna adierazten duen gogoeta labur baina mamitsu batekin. 40. zenbaki honen barruko eta kanpoko azaletan erakutsitako eduki artistikoa, alegia. Luis Bilbao Larrondok (2021), Miren Egaña Goyak (2021) eta Rosa García-Orellanek (2022) berriki argitaratu dituzten eta interesgarriak diren argitalpenei buruzko liburu- aipamenek zenbaki honetako orrialdeak ixten dituzte, besteak beste, Bilboren konfigurazio metropolitarraren garapenaz; Kanadako euskal presentziaz kartografian, toponimia eta baita etnografian ere; edo Pasaiako (Gipuzkoa) emakume arrantzalearen paperaz eta funtzioez jarduten dutenak.

40. zenbakia, 1983an hasi eta 2022ra iristen den berrogei urteko ibilaldi luze eta emankorrarekin bat datorrena, hauxe da 2023an ere jarraitzen duena. Herri honetako eta beste kultura-arlo batzuetako antropologiaren nondik norako historikoa islatzen duen ibilbidea, bere joera eta hurbilpen teoriko zein kontzeptualen arabera burutua. Lau hamarkada horietan, antropologia sozial eta kulturaletik hurbilketa eta hausnarketa lan jarraitua bezain etengabea egin izan denez, ikertzaileek ezagutza antropologikotzat ulertzen dugun ‘horretan’ dihardute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp