Zaharkitzea, hausnarketa gaia

Foroak eta mintegiak

2016/11/14

Zaharkitzea, hausnarketa gaia

30 pertsonetik gora zaharkitzearen inguruan hausnarketa lanean ibili ziren pasa den azaroaren 4ean, etorkizunerako proposamenak jasoz.

Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, luzatutako eskariari erantzuna emateko asmotan, eta Erronka Demografikoa ardatz bezala hartuta, lehenengo ekimena burutu berri du.

Zaharkitzearen balio soziala. Bizitza luzeraren iraultza: arriskuak eta aukerak izenburupean ospatu zen aurreko azaroaren 4an Aieteko Topalekuan (Donostian) Etorkizuneko Foroa. Bertan, 30 pertsona baino gehiago hartu zuten parte, Euskal Herriko bazter guztietatik etorriak.

Biztaleriaren etengabeko zaharkitzeak gizartearengan kezkak eta ardurak eragiten ditu. Horiek izan ziren, hain zuzen ere, jardunaren abiapuntua; behin arazoak identifikatuak izanda, etorkizuneko eszenario desigarri edo idealak plazaratu, bai eta horiek lortzeko eman beharreko balizko pausoak ere.

Saioaren hasieran, Ane Bustinduyk, proiektuaren zuzendariak, gaiaren inguruko hausnarketa egin zuen eta jarraian, talde-lanari ekin zitzaion. Bertaratutakoek bi taldetan banatu ziren eta Design Thinking metodologiari jarraiki aritu ziren egun osoz. 

Hain indarrean dagoen gai honi jarraipena emateko, datorren abenduaren 2an, Hernaniko Orona Fundazioko eraikinean beste saio bat egingo da, metodologia ezberdina erabiliz (EASW).  Hurrengo horretan, gaia zehatzago landuko da eta proposamenak jasoko dira. Bi foro hauen batuketatik, ondorio komunen txostena proposamenekin egingo da. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp