Zabalik daude Asmoz Fundazioaren ikastaroetako izen emateak

Berri korporatiboak

2023/07/14

Zabalik daude Asmoz Fundazioaren ikastaroetako izen emateak

Online bidezko Aduana-ordezkaria eta Liburutegi Laguntzailea ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago jada.

Aduana-Ordezkaria ikastaroa, formakuntza espezializatua da Aduana-Ordezkaritza eta Nazioarteko Merkataritza arloan. Espezializazio honek etorkizuneko aduana-ordezkariak trebatzen ditu, horretarako ezinbesteko gaikuntza eskuratu eta nazioarteko merkataritzaren funtzionamendu egokian berebiziko garrantzia duen arlo honetan lan egiteko.

Ikastaroa 6 moduluz osatua egongo da, prestakuntza egitaraua guztira 600 ordukoa izanik. Formakuntza honetan ezagutzak sakonak eskuratzeaz gain, espezializazio maila altua ere eskuratuko duzu, beharrezko alderdi guztietarako prest egonik.

Ikastaroa %100ean online izango da, plataforma 24 orduz zabalik egongo da eta gainera, tutore pertsonala izango duzu.

Azaroaren 20an hasiko den ikastaro honetako irakasleak hainbat espezialista izango dira, horien artean: Juan José Álvarez Rubio, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna; Jaime Aneiros Pereira, Zerga-Zuzenbidean eta Finantza Zuzenbidean Irakasle Tituluduna; Unai Belintxon Martin, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasle Titularra: Alicia Chicharro Lázaro, Irakasle kontratuduna Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Doktorea; eta beste hainbat eta hainbat.

Ikastaroari buruzko informazio hemen.

Bestalde, Liburutegi Laguntzailearen ikastaroa azaroaren 27an hasiko da, 120 orduko ikastaro bat izanik. Honen helburu orokorra, informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da.

Bigarren online formakuntza honi buruzko informazio hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp