XVIII. Kongresua, ingurugiroarekiko ekitaldi jasangarria

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/09/01

XVIII. Kongresua, ingurugiroarekiko ekitaldi jasangarria

Ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldia.

Aurtengo Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko antolatzaileek, jasangarritasunaren aldeko konpromisua hartzea erabaki dute, ekitaldiaren ingurumeneko inpaktua murrizteko helburuarekin. Horretarako, zenbait neurri ezarri dira Eusko Jaurlaritzako Ihobe, Ingurumen Jarduketerako Sozietate Publikoa sortutako Erronka Garbia zigiluaren bidez. Modu honetan, ingurumen aldetik arduratsua eta jasangarria den ekitaldia antolatzea bilatzen da, eragile guztien partaidetzarekin batera.

Jarraian, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko aurtengo edizioan martxan jarri diren jokabide neurri nagusiak zehazten dira:

-       MUGIKORTASUNA: Garraio publikoaren erabilera sustatzea ekitaldira bertaratutakoen artean.

-       EROSKETAK: Tokiko hornitzaileak eta produktuak aukeratzea.

-       AZPIEGITURAK: Aurreko edizioetako azpiegiturak erabiltzea.

-       HONDAKINAK: Lekua birziklatzeko edukiontziekin hornitzea eta hondakinen bilketa selektiboa bermatzea.

Erronka Garbian parte hartu!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp