Xabier Etxaniz Erle, Egungo euskal albuma

Gure bazkideak

2024/01/15

Xabier Etxaniz Erle, Egungo euskal albuma

Xabier Etxaniz Erle bazkideak eta Karla Fernandez de Gamboa Vazquezek euskal albumari buruzko liburua argitaratu dute.

Lan honen bidez, irakurlea albumen mundura hurbilduko da, ilustratutako liburutik albumerako bilakaera ezagutuko du, albuma egitean dauden faktoreak eta haur artean baita helduen artean ere gero eta presentzia handiagoa duen literatura mota honen ezaugarriak ezagutu ere.

Horrez gain euskaraz azken hamarkadetan egon den iraultzaren nondik norakoa ikusi ahal izango da, kanpoko lanen itzulpenak nolako eragina izan duen euskal merkatuan eta euskarazko sorkuntzan, eta honek izan duen garapena. Horrez gain, hamabi libururen komentarioak egiten dira panoramika eta kritika arloan sakontzeko asmoz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp