Urteko Galdera: XXI. menderako hezkuntza-sistema

Urteko Galdera

2021/09/27

Urteko Galdera: XXI. menderako hezkuntza-sistema

Elvira González Aguado, Berritzegune Nagusiko Zientzietako aholkularia, eta Kakun Orbegozo, Kutxa Ekoguneko edukien arduraduna dira urteko galderari hilabete honetan erantzun diotenak.

Elvira González Aguadoren iritziz, XXI. mendeko gizarteak planteatzen dituen erronken erantzuna kalitate handiko hezkuntza-sistema inklusibo batetik pasatzen da, bikaintasunerantz aurrera egiten duena, etorkizunean sortuko diren aldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialei aurrea hartzen diena eta Europako erreferentzia-helburuekin bat datorrena. Hau da, gure gizarteen funtzionamendurako balio komunak sustatzea. “Alde horretatik, lehiakortasun iraunkorrerako, gizarte-ekitaterako eta erresilientziarako hezkuntza-eredu baterantz jo behar dugu”, adierazi du Berritzegune Nagusiko Zientzietako aholkulariak.

Kakun Orbegozok, bestalde, interpretea eta ingurumen-hezitzailea den aldetik, ideia interesgarriak planteatzen ditu hurrengo belaunaldiak prestatzeko: ikasleek goi-mailako estatus biologiko bateko eta berezko kultura-ekosistema bateko kide direla sentitzea, euskal kultura-ekosistemaren parte dena; autonomia eta erantzukizuna, enpatia eta eskuzabaltasuna bultzatzea; sormenari bide ematea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta fantasiazko laborategiak sortzea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp