Urteko Galdera: XXI. mendeko Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2021/06/11

Urteko Galdera: XXI. mendeko Hezkuntza Sistema

Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Proiektuen Taldeko Inma Muñoa Barredok erantzun dio hil honetan Urteko Galderari.

Hasteko, esan du hezkuntzaren helburua belaunaldi berriak bizitzarako eta etorkizunerako prestatzea dela, hau da, beren bizitzan behar dituzten eta beharko dituzten baliabideak garatzen laguntzea, haien abiapuntua edozein izanda ere.

Haren iritziz, XXI. mendeko Hezkuntza Sistemak euskararen ezagutza unibertsala bermatu behar du, horretarako metodologia egokiak erabiliz murgiltze-eredu bat aplikatuz. Era berean, ziurtatu behar du haurrek eta gazteek euskaraz hitz egiteko espazioak dituztela.

Horrekin batera, eleaniztasunaren ikuspegi zabala behar da. Gure artean bizi diren hizkuntzen garapen egokia zaindu behar da, haien ezagutza soziolinguistikoa indartuz, norberaren eta besteen eleaniztasuna modu eraikitzailean ulertu eta kudeatzeko gai izan daitezen.

Baina, egilearen esanetan, edozein hezkuntza-sistema, onena izanda ere, hanka-motz geratuko da gizarte-laguntzarik gabe: izan ere, Afrikan esan ohi den bezala, tribu osoa behar da haur bat hezteko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp