Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2021/04/07

Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak erantzun landua eskaini dio hil honetan Urteko Galderari.

Autorearen ustez, XXI. mendeko euskal hezkuntza taxutzeko, aldez aurretik galdetu behar da zer gizarte mota nahi dugun, eta, erantzun horretatik abiatuta, adostasun sozial berri baten alde lan egin behar da.

Hain zuzen ere, Koldo Tellituren aburuz, Euskal Hezkuntza Sistemak unibertsala izan behar du; euskaraz, murgiltze-eredua bermatuko duen ikaskuntza-eredu orokorra; Euskal Curriculumetik eraikia; Euskal Herriko lurralde-errealitateei zentzu komuna emango diena; genero-estereotiporik gabea; laikoa eta inklusiboa; gobernantza demokratikotik eta ikastetxeei autonomia aitortzetik antolatua.

Azkenik, funtsezkotzat jotzen du euskal hezkuntza-zerbitzu publikoak ikuspegi "publiko-hiritarra" izatea, komunitateari lotua, demokrazia parte-hartzailea hezkuntzan ere erabil dadin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp