Urteko Galdera: azken ekarpenak

Urteko Galdera

2021/12/18

Urteko Galdera: azken ekarpenak

Koldo Rabadan Izagirre irakasleak azken gogoetetako bat eskaini dio etorkizuneko Euskal Hezkuntza Sistemari buruzko galderari.

Bidean. Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa, Argia argitaletxeak argitaratu berri duen liburuaren egile den Koldo Rabaden ustez, Hezkuntza Sistema diseinatzerakoan kultura hartu behar da kontuan, partaide izatearen sentimenduaren oinarri gisa. Kultura, sormena, jakin-mina, ikerketa, akatsa ardatz dituen sistema paradigma berri bat da. Ikasleari egokitzen zaion eta ikasleak parte hartzen duen eskola malgua.

Eta honela laburbiltzen du bere proposamena: “Guztiontzako eskola. Norberaren gaitasunak ikusteko eskola. Lehian baino gaitasunetan trebatuko den eskola. Sormena nagusi den eskola. Ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoen eskola. Ikasle guztiek lekua aurkitzea ahalbidetuko duen eskola. Hezkuntza-komunitate osoak bere sentituko duen eskola. Bere egingo duen eskola”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp