Hezkuntza Ebaluazio eta Ikerketarako Euskal Institutuko zuzendari ohi den Francisco Luna Arcosek gogoeta garrantzitsua duen ekarpena egin du.
Francisco Luna Arcosek gogoeta eta erantzun konkretuak eman ditu Urteko Galderan: “Zein hezkuntza sistema behar dugu XXI mendeko erronkei aurre egiteko?”.
Lehenengo, bizi dugun garaia deskribatu du: gizarte aldaketak, aldaketa teknologikoak eta informazio sarbideak; ikasketaren garrantzia gero eta handiagoa; komunikazioko multinazional handien artean dagoen hezkuntzarekiko interes berria; hezitzailearen rolaren aldaketa…
Egoera horren aurrean, zer egin dezakegu? –galdetzen du egileak-: “Erantzuna nahiko erraza da: dena dugu egiteko bakarrik”. Hortik aurrera, gure hezkuntza sistemaren zazpi erronka zehazten ditu: eredu linguistikoa, ikasleen integrazio sozioekonomikoa, curriculumeko edukiak, zentroen antolaketa, ikasketa moduak edo trebetasun berriak.