Urteko Galdera: 2020-2021 balantzea

Urteko Galdera

2022/02/16

Urteko Galdera: 2020-2021 balantzea

Guztira, 32 erantzun eman zaizkio Eusko Ikaskuntzak XXI. mendeko hezkuntza-sistemari buruz egindako galderari.

Gaiak gizartean sortzen duen interes handia jabetuta, 2021ean ere jarraipena eman zitzaion 2020an hasitako eztabaidari ondorengo galderaren inguruan: “XXI. mendeko erronkei aurre egiteko zer hezkuntza-sistema behar dugu?”. Hala, Urteko Galdera iritzi-tribunan hamabi artikulu argitaratu ziren iaz.

Guztira, atala zabalik egon den bi urteetan, 35 adituk sinatutako (24 emakume eta 11 gizon) 32 erantzun argitaratu dira.

Ekarpen guztiak hemen topatu daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp