Urteko galdera 2017: Zein da zure galdera?

Urteko Galdera

2016/09/20

Urteko galdera 2017: Zein da zure galdera?

Urriaren 31a arte, Urteko Galdera egiteko proposamenak onartuko dira. Horietatik bat aukeratu eta horren inguruan eztabaidatuko da Urteko galdera aldizkarian, 2017an zehar.

Urteko Galdera tribuna ireki gisa planteatzen da; urtero, egileek eta irakurle komunitateak erabakitako gai bat jorratzen duenak eta, datorren urteari begira hirugarren edizioa ospatuko duenak.

Indarrean dagoen aurtengo 2016ko galdera honako hau da: Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko? Dagoeneko, 25 espezialistek erantzun diote galderari eta urte amaierarako 35 baino gehiago izatea espero da hainbat ikuspegi eta ekarpenekin. Urteko Galdera sailari egindako azken ekarpenak Ana Aierbe Barandiaran, Psikologian doktorea, Nicanor Ursua, EHUko Filosofia departamentuko zuzendaria, Fernando Saenz de Ugarte, Dantzaz-eko zuzendaria eta Carmen Agoués, Uda Ikastaroetako zuzendariarenak izan dira.

Beraz, 2017 urteko galdera jasotzeko prozesua irekita dago eta nahi dutenek har dezakete parte, Eusko Ikaskuntzaren orrialdean zabaldu den formulario laburra osatuz hemen: lotura.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp