Urteko galdera 2017: bukaerako balantzea

Urteko Galdera

2018/01/28

Urteko galdera 2017: bukaerako balantzea

“Zer da gizaki izatea gaur egun?” Eusko Ikaskuntzak iaz planteatutako galderari, 33 espezialistak erantzun zioten.

Euskonewsen “Urteko Galdera” atalean jasotako urteko galderak gogoeta sakonak ekarri ditu eta diziplina anitzetako ikuspegietatik gainera: Filosofia, Biologia, Psikologia, Antropologia, Soziologia, Zientziak, Enpresa, Teologia, edota Komunikazioa, besteak beste. Guztira, ospe handiko ibilbidea duten 33 pertsona izan dira aurten ere gizartean eztabaida aberasten lagundu dutenak. Kolaborazioen ia erdia emakumezko autoreek egin dituzte eta erabilitako hizkuntzak euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa izan dira.  

Atal osoa esteka honetan dago irakurgarri eta eztabaidagarri: Urteko galdera

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp