Urteko Galdera 2016: Eba Gaminde / Irakaslea Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean

Urteko Galdera

2016/12/07

Urteko Galdera 2016: Eba Gaminde / Irakaslea Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean

Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko?

Galderak berak erakusten digu aspaldian okerreko bidetik gabiltzala, humanismoa eta zientzia banatu ditugun heinean. Egungo gizakiaren jomuga pertsonalak hirutara laburbildu daitezke: arrakasta profesionala, ospea zein begirunea dakarten giza-harremanak eta kalitateko bizitza ahalbidetzen duten diru-sarrerak. Epe laburreko ikusmira dugu, alegia, berehalakotasuna gailentzen duen denbora-ulerkera, orainaren balioa gurtuz. Jarduera-ardatzak “Ni”a eta “Orain”a dira, profesional edo teknikaririk onena izatea, harago begiratu gabe, ezta gure alboan dagoena ere (edo azpian, igotzean zapaldu dugulako). Zer edo zer aldatu behar da, eta, nire uste apalean, gakoa hezkuntza ereduan dago. Epe laburreko ikusmira berekoi hori hezkuntza ereduaren bitartez aldatzea dagokigu, osoko heziketa edo heziketa integrala eskainiz, hots, jakintza teknikoez landara, balioak eta eduki transbertsalak edo zeharkakoak jorratzen dituen hezkuntza.

Jarraitu irakurtzen 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp