Urria hasteko hitzaldiak

Gure bazkideak

2023/09/26

Urria hasteko hitzaldiak

Lola Valverde izango da San Telmo Museoaren “Hileko Lanaren” protagonista. Teresa Catalán eta Juan Ignacio Pérez Iglesiasek NUPeko Gizarte eta Enpresa Foroan hartuko dute parte.

Sorolla Donostian

Hileko lehen igandean, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak hitzaldi bat ematen du erakundearen funtsei dagokien pieza bati buruz, adituek testuinguru historikoa ematen diotelarik.

Urriaren 1ean, Lola Valverde bazkide historialariak 1912ko Sol y mar (San Sebastián) koadroari buruz hitz egingo du, zeina 'Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian' erakusketan ikusgai dagoena.


Humanitateen, arteen, zientziaren eta teknologiaren arteko sinergiak unibertsiatetko prestakuntzan

2010ean sortua, NUPeko Kontseilu Sozialaren Gizarte eta Enpresa Topaketa gizarteak unibertsitatean parte hartzen laguntzeko tresna da. Kontseilu Sozialaren, errektoretza-taldearen eta UPNA Fundazioaren ordezkariek parte hartzen dute bertan, baita unibertsitateko profesional garrantzitsuek ere.

Topaketak hamahiru edizio beteko dituen honetan, unibertsitateko prestakuntzan giza, arte, zientzia eta teknologiaren arteko sinergiak jorratuko ditu. “Prestakuntzaren balioa humanitateetan, arteetan, zientzian eta teknologian” arloaren barruan, 2022an eta 2019an Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Saria izandako Teresa Catalán eta Juan Ignacio Pérez Iglesiasek hartuko dute parte. Topaketa urriaren 6an izango da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp