Txomin Peillen, 1932-2022

Gure bazkideak

2022/12/10

Txomin Peillen, 1932-2022

Idazle eta ikertzailea, Eusko Ikaskuntzaren Lekuona Saria 2009an, azaroaren 9an hil zen Kanbon.

Txomin Peillen Parisen jaio zen 1932an, Zientzietako ikasketak (Biologia eta Geologia) egin zituen Sorbonako Unibertsitatean, eta han Ion Mirande ezagutu zuen, 1962an Igela aldizkari heterodoxoa sortu zuen harekin.

Parisko Lavoisier Lizeoan eta Paueko Unibertsitatean aritu zen irakasle, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasten. 1981ean Euskal Filologian doktoratu zen Bordeleko Unibertsitatean, Lexique Basque de l'anatomie, morphologie et semantique tesiarekin.

Lehen testuak Gernika, Egan eta Euzko Gogoa aldizkarietan argitaratu zituen. Harrezkero, hogei bat liburu, eleberri, poema-liburu, ipuin, saiakera eta haur-literatura argitaratu ditu.

Literatura-sorkuntzarekin batera, Txomin Peillenek dibulgazio-lan garrantzitsua egin zuen biologiaren, ideien historiaren (etnografia eta literatura) eta hizkuntzalaritzaren arloetan. Besteak beste, Anuario de Eusko Folklore, FLVSD, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskera (Bilbo), Elhuyar, Bulletin du Musée Basque de Bayonne eta UZEI argitalpenetan ikusi zuten argia bere lanek.

Berriki, bere poesia-ekoizpena bildu zuen euskaraz eta frantsesez, eta gaztelaniara itzulpenak egin zituen Euskaltzaindiak argitaratutako lanean: Ene bertsoen bilduma. Errimarik ez, arrazoibiderik ez / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons (1951-2021). Euskaltzaindiak argitaratu zuen bere azken lana, izan ere, 1988az geroztik euskaltzain osoa zen.

Ohorezko saria, 2022ko Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sarietan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp