Solasaldiak: GizarteLab hizpide

Solasaldiak

2024/03/19

Solasaldiak: GizarteLab hizpide

Gizarte Berrikuntzako GizarteLAB proiektua da hil honetako gaia Solasaldiak atalean.

Koro Muro, GizarteLAB proiektuaren arduraduna, eta Javier Castro, berrikuntza sozialeko aholkularia eta SOCINNOVAko zuzendari exekutiboa, Eusko Ikaskuntzak 2019an abian jarri zuen lan-programa honen giltzarriak lantzen ari dira. Helburua da pertsonak gizarte-trebetasunetan gaitzea, etorkizun hurbileko erronkei aurre egiteko, eta, aldi berean, adimen kolektiboa sustatzea eta erakundeekiko lankidetza-harremana hobetzea.

Nola pasa gaitezke indibidualetik komunitariora? Eta nola aktibatzen da berrikuntza komunitatean? Zer gaitasun behar ditugu trantsizioan etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko eta orainaldian berritzeko? Eta nola eraikitzen dugu aldaketaren giltza? Horiek dira Koro Murok eta Javier Castrok beren elkarrizketa interesgarrian aztertuko dituzten gaiak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp