Solasaldiak: Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

Solasaldiak

2020/09/21

Solasaldiak: Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu berri den Ana Urkiza Ibaibarriaga izan da Solasaldiak saioaren protagonista.

Irati Azkue komunikatzaileak gidatutako bideo-elkarrizketa formatuan, Eusko Ikaskuntzak dituen indarguneak aztertu ditu Ana Urkizak, eta hurrengo lau urteetarako hautagaitzaren programa laburtu du.

Eusko Ikaskuntzako historiako zortzigarren lehendakariak nabarmendu du erakundeak duen gaitasuna herri estrategia bat garatzeko, erreferente izanik, eta horretan Euskal Herriko gizartea eta erakundeak inplikatu.

Azkenik, XXI. mendeko Eusko Ikaskuntzaren proiektuarekin bat egiteko gonbidapena luzatu du, etorkizun kolektibo baten alde lan egin nahi duten pertsona orori eta edozein formazio duenari zabalik baitago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp