Sarien banaketa: Eusko Ikaskuntza-Biarritz Hiria Ikerkuntzarako laguntzak 2022

Bekak

2023/06/23

Sarien banaketa: Eusko Ikaskuntza-Biarritz Hiria Ikerkuntzarako laguntzak 2022

Eusko Ikaskuntzak, Biarritzeko Hiriarekin elkarlanean, 2005az geroztik urtero bekak ematen ditu Euskal Herriari edo euskal kulturari buruzko lanak bultzatzeko diziplina guztietan.

Datorren uztailaren 6an 18:00etan Biarritzeko Herriko Etxean banatuko dira Eusko Ikaskuntza-Biarritzeko Herriko Etxeko ikerketarako diru laguntzak.

Zeremonia hau Biarritzeko Herriko Etxeko lehen solairuan iraganen da, ikasle sarituek bertan aurkeztuko dituzte beren lanak.

Hauek dira 2022ko ikasle sarituak:

Tesi lanak

  • Ihintza Marguirault Arrosagaray
    Euskal komunitateak eta haien dinamikak 1713 eta 1758 artean Cap Bretonen, Louisburgon eta beste leku batzuetan

Master lanak

  • Joana Ybargaray
    San Joseren Gaganteco devotionea cazpi mysterio edertasun liburuaren analisiaren argitalpena eta asaldura
  • Adrea Ibarra Ortega
    Intersekzionalitatea Eider Rodriguezen obran
  • Cristina Ruiz Uriarte
    Nafar lapurtera gorria. Le reveil Basque (1886-1894) astekaria

Zeremoniaren ondotik zintzur bustitze bat eskainiko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp