Santelmo Museoa, 120. urteurrena

Gure bazkideak

2022/10/06

Santelmo Museoa, 120. urteurrena

Euskal Herriko museorik zaharrenak, Donostiako Santelmo Museoak, 120 urte bete zituen urriaren 5ean.

Proiektua 1900ean hasi zen, nahiz eta inaugurazio ofiziala 1902an egin zen, Museo Historiko Artistiko eta Arkeologikoa izenarekin.

1928an Donostiako Udalak komentu dominiko zaharra erosi ondoren, museoa egungo kokalekura aldatu zen. 1932an gertatu zen, Eusko Ikaskuntzaren bazkide babesle gisa sartu zen urte berean.

2011n, erreforma sakon baten ondoren, berriro ireki zen, gaur egungo gizartearen hazia den iragan kultural eta historikoaz gogoeta egiteko.

Urteurrena dela eta, hainbat jarduera egin dira hil guztian.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp