RIEV: A.A.ri buruzko jardunaldia

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2023/10/22

RIEV: A.A.ri buruzko jardunaldia

Azaroaren 20an, Gasteizen adimen artifizialari buruz hitz egingo da, Jakiunderekin dagoen lankidetzaren esparruan.

Azaroaren 20an, goizeko 11:00etatik aurrera, Gasteizen (Ignacio Aldecoa aretoa), zabalkunderako jardunaldi bat egingo da gaurkotasuneko gai honen inguruan. Eusko Ikaskuntzak eta RIEVeko 67,2. liburuko editoreak, Ignacio Arganda Carrerasek, medioei aurkeztuko diete. Ondoren, A.A.ri buruzko mahai-inguru bat izango da, bi adituren parte hartzearekin eta ostean, publikoari irekitako eztabaida tartea izango da.

Interesa duen orok eman dezake izena esteka honen bidez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp