RIEV, 67,2: Adimen Artifiziala

Argitalpenak

2023/02/27

RIEV, 67,2: Adimen Artifiziala

Jakiundek osorik diseinatutako RIEV aldizkariaren lehen zenbakia Adimen Artifizialari buruzkoa da.

Bederatzi artikuluk osatzen dute RIEVeko 67, 2 zenbakiaren aurkibidea. Artikuluek Adimen Artifizialaren garapenaren eta eraginaren alderdi batzuk jorratzen dituzte, eta informazioa ematen dute arlo horretako ikerketaren egungo egoerari eta etorkizunean izan ditzakeen ondorioei buruz. Honako hauek ekarri dituzte beren gogoetak, denek ingelesez: Javier Echeverría eta Jesus M. Ugalde (Artificial Intelligence its Potential and Limits); Víctor Gómez Pin (Mankind questions its status); Iñaki Pinillos (Artificial Intelligence is created by humans); Itziar Alkorta (Five crucial challenges for regulation of Medical Artificial Intellingence); Javier Tejada (Artificial Intelligence: From Theodicy to Technodice); Naroa Martínez, Ujué Agudo eta Helena Matute (Human cognitive biases present in Artificial Intelligence); Ion Errea eta Aran García Lekue (Materials Science Powered by Machine Learning); Humberto Bustince (From Artificial Intelligence to Digital Humanities); Ignacio Arganda Carreras (Artificial Intelligence its Potential and Limits. Summary).

Adimen Artifizialak eskainten dituen aukeren adibide praktikoa eskaintzen da alean, izan ere, azalaren irudia, artikuluen sarrera eta laburpenak ChaptGPTaren bitartez osatu dira. ChaptGPT OpenAIk entrenatutako hizkuntza-eredu izugarria da, eta Ignacio Arganda Carreras-ek gainbegiratu du.

RIEV aldizkaria e-postan doan jaso nahi baduzu eman izena hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp