RIEV 62, 1

Argitalpenak

2018/03/23

RIEV 62, 1

“Revista Internacional de los Estudios Vascos” aldizkariak, RIEVek, 62, 1 aleko Tribuna atalean bost artikulu argitaratu ditu.

62. liburukiaren lehen zenbakiak (2017) bost saiakera jasotzen ditu, Tribuna atalean: E. Elizaldek Kosmoaren iluntasunaz hitz egiten digu; F. Gerenabarrenak, berriz, mitoen interpretaziorako metodologia aurkezten digu; V. Gómez Pin eta J. R. Makuso filosofoek, diote fisika mugiarazten duena krisi bat dela, fisika beraren zimenduek sortua; M. Montero historialariak, elizak industrializazio-garaian Bizkaian sustatutako erromesaldiei heltzen die; T. Stepien irakasle poloniarrak ezagutzan, zientzian eta teknologian oinarritutako kultura esparru berri bat sortu dela defendatzen du. 

Zenbaki hau osatzeko, zientzia eta kultur alorreko hiru albiste eta bost Aipamen ere jasotzen dira.

Ikus aurkibidea

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp