RIEV 60,2

Argitalpenak

2016/07/20

RIEV 60,2

Eusko Ikaskuntzaren aldizkari nagusiak, ehun urte baino gehiagoko bizitza duenak, eduki askotariko euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako artikuluekin zenbaki berri bat argitaratu du.

60. liburukiko bigarren zenbaki honek sei saiakera biltzen ditu: A. Anduagak Euskal Herriko industria siderometalurgikoan 1878. eta 1936. urteen artean egindako patente-eskaerak aztertzen ditu, euskaraz. C. Garcíak XIX. mendean Hilarión Eslava nafarraren harmonia-tratatuak egindako ekarpenak aztertzen ditu. J. M. Gonzálezek Ignacio Mª de Michelena arkitekto euskaldunaren irudia eta hark Cáceresko udaletxearen eraikuntzan izan zuen eragina berrikusten ditu. Bestalde, R. Ibáñezek matematiken eta kulturaren (idatzizko zenbakiaren jatorria oinarritzat hartuta), laugarren dimentsioaren eta kubismoaren, eta matematiken eta gaur egungo literaturaren arteko loturari buruzko hausnarketa egiten du. J. Martinezek Manuel de Ynchaustiri buruzko bere ikerketaren emaitzak aurkezten ditu euskaraz argitaratutako artikulu batean, baita 20ko hamarkadan Eusko Ikusgayak serie dokumentala grabatzeko izan zituen arrazoiak ere. J-P. Pourtois eta H. Desmet belgikarrek “gurasoei/kohezitzaileei” buruzko beren azterlanaren ondorioak aurkeztu dizkigute; horien arabera, Hezkuntzaren Hirian kohezkuntzaren ikuspegia ezartzeak zenbait alderdi positibo ditu. Zenbakia osatzeko, beste hiru Noticia eta sei erreseina bibliografiko jasotzen dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp