Proiektuentzako aukera digital berriak

Ikastaroak

2020/12/09

Proiektuentzako aukera digital berriak

Asmoz Fundazioa hezkuntza eta gizarte proiektuetan aplikagarriak izango diren forma digital berrien ikerketan murgilduta dago.

Pandemia egoera honetan, non sektore askok haien burua birsortzeko edo moldatzeko beharrean ikusi duten haien jarduerak aurrera jarraitu ahal izateko, teknologiaren bitartez pertsonen bizitza hobetzeko desioak ere piztu dira. Testuinguru honetan, Asmoz Fundazioak, bere zerbitzuen digitalizazioaren eta hezkuntza proiektuetan zein proiektu sozialetan guztiontzat irisgarriak diren erreminta digitalen inplementazioaren alde apustu egiten du. Hezkuntza eskaintzan, zein Asmozek parte hartzen duen proiektuetan, helburua konpetentzia digitalen irakaspenaren eta horien jabetzaren bitartez alde profesionalak, akademikoak eta eguneroko bizitzako aspektuak hobetzea izango da, beste gaitasun askoren artean.

Horrela, Asmoz Fundazioa esperimentazio prozesuan dago murgilduta forma eta aukera digital berrien bila gaur egungo eta etorkizuneko proiektuak eraikitzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp