Piarres Charritton (1921-2017)

Gure bazkideak

2017/03/21

Piarres Charritton (1921-2017)

Martxoaren 17an Baionan zendu zen Piarres Charritton Zabaltzagarai, 1978tik Eusko Ikaskuntzaren bazkide izandakoa eta 1999an Manuel Lekuona Saria eskuratu zuenak.

Erroman Teologia ikasketak burutu zituen eta Filosofia ikasi zuen Parisen, bertako Euskal Etxearen sorrera bultzatuz. Doktore-tesia 1979an liburu argatiratu zuten Le droit des peuples à leur identité (“Identitatea izateko herrien eskubidea”) izenburupean. Bigarren doktoretza lortu zuen Euskal Ikasketetan Pierres Broussain-en inguruko tesiarekin. 1947an apaiztu zen, baina apezgoa utzi zuen 70. hamarkadaren  erdialdean Aña Durrutyrekin ezkontzeko. 1981an, bere alaba Naiara jaio zen.

Piarres Charrittonek bere bizitzaren erdia baino gehiago irakaskuntzan eman zuen eta gizarte jarduera, kultura eta irakaskuntza zentroei bultzada ematen oinarritu zen. 1985tik euskaltzaina zen eta 2006an euskaltzain emeritu izendatu zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp