Pedro Miguel Etxenike, 2017ko Nafarroako Urrezko Domina

Gure bazkideak

2016/11/15

Pedro Miguel Etxenike, 2017ko Nafarroako Urrezko Domina

Eusko Ikaskuntzako bazkidea den fisikariak, abenduaren 3an jasoko du saria.

Nafarroaren Eguneko ekitaldien baitan jasoko du Pedro Miguel Etxenike Landiribarrek Nafarroako Gobernuaren errekonozimendurik gorenena. 

Nafar zientzialariaren lanaren “giza balioa, eta balio zientifiko eta intelektuala” aitortzen dio foru gobernuak eta azpimarratzen du kultura zientifikoaren ezagutzak eta baloreak gizartearen zabaltze aldera egin duen lana. Halaber, “sari gehien jaso dituen zientzilari nafarra izateaz gain, era aberasgarriaren landu ditu fisikako hainbat alor, eta ezin hobeto jakin du horiek gizarteratzen, argi utziz kultura eta gizartearekiko bere konpromisoa” nabarmendu nahi izan dute.

Pedro Miguel Etxenikeren lan ibilbidea ikusi.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp