Patronatu bilera Sara Etxean

Berri korporatiboak

2024/04/18

Patronatu bilera Sara Etxean

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak urteko lehen patronatu bilera egin du Ataunen eta 2023ko kontu auditatuak eta 2024rako aurrekontua onartu dituzte.

Apirilaren 10eko goizean elkartu zen patronatua Ataungo Sara Etxean, eta Abel Ariznabarreta Fundazioko lehendakariaren gidaritzapean eraman zen aurrera bilera. Bertan izan ziren Ataungo Udaleko, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Ikaskuntzako bi ordezkari; bilkura online jarraitu zuten, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Ikaskuntzako beste bi ordezkarik.

Mahai gainean askotariko gaiak; garrantzitsuenak, 2023ko kontu auditatuen eta 2024ko aurrekontuak onarpena. Bestalde, Barandiaran Bekaren zein Eusko Folklore Urtekariaren inguruko informazioa jaso zuten patronatuko kideek, eta baita azken bileratik (azarotik) aurrera eramandako ekimenen berri.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp