Proiektuak

2015/04/17

Parte Hartze Prozesua burutu da Mutrikuko Udalean

Eusko Ikaskuntzaren eskutik Mutrikuk abian jarritako prozesu honi esker herriaren beharrak identifikatu eta Santa Katalina komentuaren erabilerak identifikatu eta dokumentatu dira.

Parte Hartze Prozesua burutu da Mutrikuko Udalean

Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturala balioan jartzeko Plan Integralaren baitan, Mutrikuko Udalak Interpretazio Zentro bat eraikitzeko asmoa du, Santa Katalina komentuan kokatuko dena eta Geoparkearen diskurtso interpretatiboan txertatuko dena. Eusko Ikaskuntzak gidaturik, parte hartze prozesu bat burutu da herrian martxoan zehar, bi helbururekin: batetik, herriaren beharrak identifikatu eta irudimen kolektiboa lantzea, eta bestetik, Europako diru laguntzetara jotzeko eraikinaren erabilera desberdinak identifikatzea eta dokumentatzea. Parte hartze prozesua oparoa izan da, bertan 50 pertsona aritu direlarik. Erabilitako teknika EASW (European Awareness Scenario Workshop) tailerrak izan dira. Partaideak lau multzotan banatu dira: politikariak, herritarrak, teknikariak eta enpresariak.

Parte Hartze Prozesua burutu da Mutrikuko Udalean

Hurrengo urratsak izango dira Santa Katalina komenturako Plan Zuzentzaile bat egitea, bi atal nagusi jorratuko dituena: Eraikinean egin beharreko interbentzio minimoak, eta erabilpen desberdinen arabera, plangintza faseka eta kostuen analisia. Bestetik, aipatutako Plan Integralaren barruan, 14 Interpretazio Panel jarriko dira herri guztian zehar eta hauek QR kodeen bidez, gailu mugikorretarako aplikazio batera eramango gaituzten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp