Oztoporik gabe: Egin ezazu irisgarria zure on line ikastaroa

Ikastaroak

2018/02/16

Oztoporik gabe: Egin ezazu irisgarria zure on line ikastaroa

Ikastaro honetan adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat e-learning formakuntza egokitu eta irisgarria egiteko elementu gakoak landuko ditugu.

Nahiz eta azken hamarkadetan adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien konpetentzien inguruko ikuspegia erabat aldatu den, e-Learning ingurune egokiagoak sortzeko ekimenak beharrezkoak dira oraindik ere. Azkenaldian, desgaitasunen bat duten pertsonek Internet gero eta gehiago erabiltzen dutela egiaztatu den arren, oraindik ere, desgaitasunik gabeko populazioarekiko diferentzia, esanguratsua da. Desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboa da, hain zuzen, teknologia berriek ikaskuntzarako suposatzen duten onurez bereziki baliatu daitekeena. Zentzu horretan, desgaitasuna duten pertsonen formazioan hesiak apurtzea, ez da nahitaez adin edo testuinguru jakin batetara mugatzen, baizik eta, bizitza osoan zehar eman daiteke, lantokian zein hezkuntza-komunitate edo hezkuntza-erakunde formaletan. Ondorioz, Internet bidezko formakuntzak desgaitasuna duen pertsona(k) martxan jartzeko ahalmena duela esan dezakegu, baita haien autonomia edo burujabetasun ekonomikoa handitu eta dependentzia gradua jaisteko ere.

Testuinguru honetan, Asmoz FundazioaAPTES eta GUREAK-eko profesionalen eskutik, sarrerako formakuntza pilula (oinarrizko gidaren jarraipena) hau abiarazten da, modu egituratu eta argi batean, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskakizunei erantzuten dien Internet bidezko formakuntza irisgarria diseinatzeko oinarrizko jarraibide eta eskakizunak jasotzen dituen ezagutzak azaldu ahal izateko. Adimen-desgaitasuna duten pertsonekin kontaktu zuzena duten profesionalentzat prestatutako formakuntza da; berau amaitutakoan lortu nahi den helburua, adimen-desgaitasuna duen pertsona bati online ikastaroa egokitzeko gai izatea da, eta hori lortzeko gure buruari zein galdera egin behar dizkiogun jakitea.

Bost ordutako doako formakuntza egitarau honek, epe jakin batean, ikasleek nahi adina alditan eta gustukoen duten garaian, ikasteko aukera ematen du. Ikas-materialak, atal desberdinetan banaturik daude. Lehenengoan adimen-desgaitasunaren kontzeptua azaltzen da eta hurrengoetan, on line formakuntza irisgarria egin eta emateko jarraibideak azaltzen dira.

Edozein dela zure parte-hartzea adimen-desgaitasuna duten pertsonei moldatutako formakuntza baten diseinu-prozesuan, ñabardurak ñabardura, funtsean, beste edozein formakuntza diseinatzearen parekoa dela ikusiko duzu. Anima zaitez!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp